Danborra joz ospatu dute San Sebastian eguna Orioko haurrek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 21a, 09:59

Orioko Herri Ikastolako eta Zaragueta Herri Eskolako ikasle gazteenek San Sebastian eguneko danborradetan parte hartu zuten atzo.

Atzo, festa giroz eta kolorez bete ziren Azpeitia eta Donostia, San Sebastian eguna ospatzeko, eta Orion ere egin zuten festatxoa. Izan ere, ohitura berreskuratuz, Orioko Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak danborrada bana egin zuten ikastetxeetako atarian. Giro ederra izan zen bi saioetan, eta haurrek fin-fin jo zuten danborra.

Argazkiak: Orioko Herri Ikastola eta Zaragueta Herri Eskola 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!