Urrezko bost domina irabazi ditu Orio Arraunketa Elkarteak Gipuzkoako Iraupeneko Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 23a, 10:11

Bidasoako Jaitsiera Gipuzkoako distantzia luzeko aulki mugikorreko txapelketa izateaz gain, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligarako proba baliogarria ere izan zen. Orio Arraunketa Elkarteak 23 ontzi aurkeztu zituen txapelketara.

Arraun denboraldia abian da, eta Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek Bidasoako Jaitsiera izan zuten jokoan atzo; Gipuzkoako Iraupeneko Txapelketa izateaz gain, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligarako proba puntuagarria ere izan zen, eta emaitza bikainak lortu zituzten oriotarrek: urrezko bost domina, zilarrezko bi eta brontzezko lau.

Guztira, 23 ontzi eta 80 arraunlari aurkeztu zituen txapelketara elkarteak, baina horietatik hiru ontzi txapelketatik kanpo aritu ziren, ez baitzen beren kategorian eta modalitatean txapelketa baliogarritzat emateko gutxieneko ontzi kopurua osatu.

Hona hemen emaitzak.

URREA

Emakumeen infantil maila, skiffa: Jare Millares
Gizonezkoen kadete maila, skull bikoitza: Luka Acero eta Hodei Gastiain
Gizonezkoen kadete maila, skiffa: Mattin Agirrezabala
Gizonezkoen jubenil maila, skiffa: Ugaitz Astigarraga
Gizonezkoen absolutu maila, zortzikoa: M.A. Millares, J. Olaizola, J. Carazo, L. Salvagno, J. Lizarralde, M. Lizarralde, J. Rodriguez, I. Garmendia eta lemazaina I. Diaz.

ZILARRA

Gizonezkoen kadete maila, lauko skulla: Daniel Eizagirres, Oihan Manterola. Erik Bergner eta Unax Uralde
Gizonezkoen jubenil maila, skull bikoitza: Iñaki Sagarna eta Imanol Sarasua

BRONTZEA

Gizonezkoen infantil maila, lauko skulla: Inhar Gastiain, Aimar Ikatzeta, Paul Sarasua eta Joel Lizeaga
Gizonezkoen jubenil maila, lemazainik gabeko bikoa: Axel Lizeaga eta Walid Jebari
Gizonezkoen jubenil maila, skiffa: Julen Urretabizkaia
Gizonezkoen absolutu maila, zortzikoa: I. Lizarralde, J. Azkonobieta,  A. Lizarralde, J. Iriondo, J. Sayans, J. Salsamendi, Y. Briones, O. Gozategi eta lemazaina V. Piñeiro.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!