Shanghai Quitian taldeak bertan behera utzi behar izan ditu birako azken kontzertuak

Andrea Zipitria 2023ko ots. 1a, 09:21
Eñaut Martiren taldea kontzertuetako batean.

Sare sozialetan jakitera eman dutenez, ez diete utzi Ameriketako Estatu Batuetara sartzen, bisatuarekin arazoak direla eta.

Bertan behera geratu da Orioko Eñaut Marti musikariaren Shanghai Quitian taldearen bira. Pasa den urteko abuztuan hasi zuten bira eta asmoa, martxoan amaitzea bazan ere, taldeak sare sozialetan iragarri duenez, ez diete utzi Ameriketako Estatu Batuetarako muga zeharkatzen, bisatuarekin arazoak tarteko. Hori dela eta, tourra bukatutzat emango dute eta ez dute kontzerturik emango ez Estatu Batuetan, ezta Kanadan ere.

Orain arte, Txina, Korea, Europa eta Erresuma Batuetan ibili dira, eta guztira, 40 kontzertutik gora eskaini dituzte.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!