Minbiziaren Aurkako Nazioarteko egunarekin bat egin du Oriok

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ots. 5a, 09:00
Oriotarrek zapi berdeak jarrita minbiziaren aurkako lazoa iruditaktu zuten. (Jabi Gonzalez Toston)

Data seinalatuaren ikurra den lazo berdea irudikatu zuten plazan hamarnaka lagunek eta esku-orri informatiboak banatzen ere aritu ziren minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkarteko kideek.

Minbiziaren prebentzioa eta ikerketa aldarrikatzen dituen kolore berdea presente izan zen atzo Orion, Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkarteko kideek informazio gunea jarri zuten plazan eta gaitzaren inguruko datuak edota elkarteak ematen dituen laguntza berri eman zuten esku-orriak banatuta. Horrez gain, elkarteko bazkide egiteko aukera ere eskaini zuten.

Bestalde, 13:30 aldera, lazo berdea irudikatu zuten Orioko plazan bertan zapi berdea jarrita gerturatu ziren herritarrek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!