Ibai Makazagak irabazi du Berastegiko V. Negu Trail lasterketa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 7a, 09:38
Ibai Makazagak irabazi zuen igandean Berastegiko Negu Trail lasterketa. (Ataria.eus)

300 korrikalarik parte hartu zuten lasterketan, eta tenperatura hotza eta lokatza izan zituzten parte-hartzaileek bidean. Makazagak 01:23:22 denboran amaitu zuen lasterketa.

Pasa den igandean, V. Negu Trail lasterketa jokatu zen Berastegin, eta gizonezkoen kategorian Ibai Makazaga oriotarra izan zen azkarrena, 01:23:22 denbora eginda; emakumeen artean, berriz, Oihana Kortazar mutrikuarrarentzat izan zen garaipena, ibilbidea 01:38:28 denboran osatuta. Guztira, 300 parte-hartzaile inguru izan zituen lasterketak, eta bidean tenperatura hotza eta lokatza izan bazituzten ere,  giro aparta izan zela nabarmendu dute antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!