Emakumeen beharrei erantzuten jarraitzeko, hitzarmena sinatu dute Udalak eta Pertzetik elkarteak

Andrea Zipitria 2023ko ots. 10a, 12:05
Miriam Garcia, Anuska Esnal eta eta Aizpea Esnaola.

Atzo sinatu zuten hitzarmena Orioko Udalak eta Ahalduntze Eskolaren kudeaketaz arduratzen den Pertzetik elkarte feministak. 2019 urtea geroztik, asko dira berdintasun politiken alde egin dituzten aurrerapausoak. Ido beretik, Orioko Emakumeen Etxeak* ateak irekiko ditu martxoan.

Orioko Udalak eta Ahalduntze Eskola kudeatzeaz arduratzen den Pertzetik elkarte feministak, hitzarmena sinatu berri dute. Herriaren eta emakumeen beharrei erantzuteko, 2019an hasi ziren lanean Eider Goiburu eta Aizpea Esnaola formakuntzaz berdintasun teknikariak, eta 2020an Miriam Garcia batu zitzaien. Ordutik asko dira alor honetan eman diren aurrerapausoak, Orion.

2022ko martxoan, hain zuzen, II. Berdintasun Plana aurkeztu zuten, eta uda hasieran Emakumeen Mahia osatzeko deialdia zabaldu zuten; jada aktibo dago mahaia, eta bertako kideak hilero elkartzen dira, herriko emakumeen beharrak eta hurrengo urratsak zehazteko. Ohiko programarekin jarraitzeaz gain, aurrez aurreko arreta eta aholkularitza juridikoaren zerbitzua ere indartu zituzten iaz.

2023ra begira, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa prestatuko dute, eta martxoan Iturriaga Jauregia Orioko Emakumeen Etxea* bihurtuko da.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!