Arraun estropadez beteta iritsiko da asteburua

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 10a, 15:47

Orio Arraunketa Elkarteko emakumeen trainerua. (Orio Arraunketa Elkartea)

Alde batetik, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako jardunaldia jokatuko du harrobiak Legution, eta senior mailako hiru traineru arituko dira Sestaoko traineru jaitsieran.

Neguko hotzari aurre eginez, arraunlarian errioan gora eta behera gogor entrenatzen ari dira, eta asteburuan hitzordua izango dute. Alde batetik, harrobiko 80 arraunlarik Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga jokatuko dute Legution, igandean. Senior mailako traineruak, berriz, Sestaon izango dute hitzordua, Julian Enrikeren Oroimenezko Traineru Jaitsieran. 50 arraunlarik parte hartuko dute azken horretan, gizonezkoen bi ontzik eta emakumezkoen talde batek.

Bi arraun hitzorduak igande goizean izango dira: 10:00etan emango zaio hasiera arraunketa mugikorreko txapelketari, eta 11:00etan traineru jaitsierari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!