Mediterraneoko Eskubaloi Txapelketa jokatuko du Libe Arruabarrenak, Espainiako selekzioarekin

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 11a, 15:00
Libe Arruabarrena pasa den urtean irabazitako garaikurra eskuetan duela. (Espainiako Eskubaloi Federazioa)

Mediterraneoko Eskubaloi Txapelketa Greziako Nafplio hirian izango da, otsailaren 27tik martxoaren 4ra bitartean, eta hamar taldek parte hartuko dute.

Asteazkenean jakinarazi zuen Espainiako Eskubaloi Federazioak Mediterraneoko Eskubaloi Txapelketa jokatuko duten jokalariak zein izango diren, eta aurtengoan ere Orio Eragin klubeko Libe Arruabarrena deitu du Cristina Cabeza jubenil mailako emakumeen selekzioko entrenatzaileak.

Otsailaren 23tik martxoaren 5era bitartean jokatuko da Mediterraneoko Eskubaloi Txapelketa, Greziako Nafplio hirian, eta hamar selekziok parte hartuko dute: Algeria, Kroazia, Espainia, Grezia, Italia, Kosovoko Eskubaloi Federazioa, Montenegro, Errumania, Tunez eta Turkia.

Pasa den urteko Mediterraneoko Eskubaloi Txapelketan laugarren postuan sailkatu zen Arruabarrenaren taldea, eta aurtengoan garaipena lortzeko asmoz bidaiatuko dutela azaldu dute taldeko arduradunek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!