2023/02/18 12:00etan

Jaiak

Inauteriak

Inauteriak
Kalez kale, Orio

Larunbatean ospatuko dituzte inauteriak Orion, eguerdian hasita:

  • 12:00. Burrunba elektrotxaranga, Herriko Plazatik hasita.
  • 14:00. Herri bazkaria pilotalekuan.
  • 17:00. Familientzako disko-festa Herriko Plazan.

Herri bazkarian parte hartzeko txartelak salgai daude kultur etxean eta online, Entradium atarian. Hala, hiru menu berezi prestatu dituztela jakinarazi dute.

  • Helduentzako menua: entsalada mistoa, oilaskoa parrillan, txerri-saiheskiak parrillan eta Ezeizako pasteltxoak. Ogia, kafea eta edariak. 18 euro.
  • Haurrentzako menua: patea, urdaiazpiko-kroketak, oilaskoa parrillan eta izozkia. Ogia eta edariak. 10 euro.
  • Menu beganoa: entsalada mistoa, kroketa beganoak, lasagna beganoa eta jogurta marrubiekin. Ogia, kafea eta edariak. 18 euro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!