Txaranga sortzeko bilera egingo dute Orion, hilaren 22an

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 15a, 16:25
Azken urtetan hiru laguneko taldetxoak girotu ditu arraunlarien errezibimenduak. (Karkara)

Herriko musikari eta musikazaleak gonbidatu dituzte bileran parte hartzera, horien iritziak kontutan hartuta, proiektuari forma emateko.

Herriko ekitaldi nagusiak girotzeko txaranga baten falta sumatzen du Orioko Udalak, eta hori sortzeko bilera irekia deitu du otsailaren 22rako, asteazkenarekin. Herriko musikari eta musikazaleak eta gaian interesa duten guztiak bileran parte hartzera animatu ditu, horien iritziak ezagutu eta proiektuari forma ematen hasteko. 19:00etan izango da bilera, Kultur Etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!