Euskadiko Musikari Gazteeen lehiaketako bost partaidek kontzertua emango dute Orion, tartean bi oriotarrek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 17a, 10:32
Ane Blazquez piano-jotzaile oriotarra kontzertua eskaintzen, orkestrarekin batera. (Utzitakoa)

Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketako entzunaldiak martxoaren 17an eta 18an izango dira Gasteizen, baina musikariek, aurrez, lehiaketan joko dituzten obrak jendaurrean probatzeko aukera izango dute.

Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa topagune garrantzitsua da; haizezko instrumentuak, metalak, sokak… biltzen ditu, eta gazteek taldean zein bakarka parte hartzeko aukera izaten dute. Aurten, esaterako, ehundik gora musikarik parte hartuko dute lehiaketan, eta entzunaldiak martxoaren 17an eta 18an eskainiko dituzte Gasteizen; saridunek, berriz, martxoaren 19an egingo den kontzertuan parte hartuko dute.

Dena dela, musikari gazteek, aurrez, lehiaketan joko dituzten obrak jendaurrean probatzeko aukera izango dute, hain zuzen ere, horietako bostek kontzertua eskainiko dute Orion, otsailaren 25ean, 18:00etan hasita, Kultur Etxean. Horietako bi, gainera, Ane Blazquezek eta Martin Dalyk Danbolin Musika Eskolako ikasleak dira.

Honako obra hauek joko dituzte Orioko kontzertuko musikariek:

1.- Ioannes Sagarzazu (biolina):
KONTZERTUA SOL M-an op 34 – Rieding
Pianista laguntzailea: Esther Barandiaran

2.- Ane Blazquez (pianoa):
INBENTZIOA, 3 AHOTSETARA, XI. zk. SOL m-an – Bach
SONATA op. 10, 1. zk. DO m-an (3. mug.) – Beethoven
VALS HANDI DISTIRATSUA, op. 18 – Chopin

3.- Paul Muñoz (saxoa):
SCARAMOUCHE (2 mug. y 3 mug.) – Milhaud
HISTORIA DEL TANGO (BORDEL 1900 eta CAFÉ 1930) – Piazzola
Pianista laguntzailea: Esther Barandiaran

4.- Martin Daly (pianoa):
PRELUDIOA ETA FUGA 4 AHOTSETARA, 5. zk. RE M-an – Bach
SONATA op. 2 1. zk., FA m-an (1 mug.) – Beethoven
FANTAISIE – IMPROMTO OP. 66 – Chopin

5.- Irene Sagarzazu:
PARTITA MI M-an PRELUDIOA – Bach
KONTZERTUA SOL M-an, KV 216 (1 mug.) – Mozart
RAPSODIA 1. zk. – Bartok
Pianista laguntzailea: Garazi Goñi

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!