Orioko Ikastolako ikasleek festa giroan ospatu dituzte inauteriak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 17a, 13:35

Orioko Herri Ikastolako ikasleak kalera atera dira goizean inauteriak ospatzera.

Asteburuan inauteriak ospatuko dituzte Orion, baina herria girotzen hasteko, Orioko Herri Ikastolako ikasleak kalera atera dira goizean, eta giro ederra jarri dute herrigunean. Lehenengo, gelan ospatu dituzte ikasleek inauteriak jolasak eginez, eta 11:30ean pregoia bota dute inauteriei hasiera emateko; ondoren, LHkoek herrian barrena kalejira egin dute, eta 12:10 inguruan, Ikastola aurreko plazan elkartu dira HHko ikasleekin, guztien artean kalejira egiteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!