Orioko kadete mailako hainbat arraunlarik brontzezko domina eskuratu dute Espainiako Txapelketan, euskal selekzioarekin

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 20a, 11:02
Galizian Espainiako Txapelketa jokatzen izan dira Orioko arraun elkarteko hainbat arraunlari.

Aulki mugikorreko jardunaldi bikoitza jokatu dute Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari gazteek Galizian.

Asteburuan, Galizian dira Orio Arraunketa Elkarteko hainbat arraunlari, Castrelo de Miñon, hain zuzen ere. Larunbat goizean ontzi motzen Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketa jokatuko zuten, eta Orioko arraun elkarteak zazpi ontzi aurkeztuko zituen lehiara, kadete, jubenil eta absolutu mailan.

Bestetik, igandean ontzi luzeen lurraldetako selekzioen Espainiako Txapelketa jokatu zen. Orioko elkarteko 11 neska-mutilek parte hartuko dute euskal selekzioarekin, eta brontzezko domina eskuratu dute kadete mailako nesken zein mutilen zortzikoek. Nesken zortzikoan parte hartu zuten, hain zuzen ere, Nahia Gonzalez Etxabarri, Maialen Arostegi, Lia Gaztañazpi eta Irati Olaizola oriotarrek. Mutilen zortzikoan, berriz, Orioko sei arraunlari izan ziren: Oier Azurmendi, Ekhi Osa, Mattin Agirrezabala, Xanet Irazu, Jon Barranco eta Oihan Manterola. Imanol Garmendiaren lauko skulla seigarren postuan sailkatu zen, absolutu mailan.

Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketako emaitzak:

- Mattin Agirrezabala 8. postuan, gizonezkoen kadete mailan, bakarka.

- Nahia Gonzalez Etxabarri 10. postuan, emakumezkoen kadete mailan, bakarka.

- Maialen Arostegi eta Lia Gaztañazpi 13. postuan, emakumezkoen kadete mailako lemazainik gabeko bikoan.

- Ugaitz Astigarraga 25. postuan, gizonezkoen jubenil mailan, bakarka.

- Aroa Gomez 26. postuan, emakumezkoen jubenil mailan, bakarka.

- Imanol Garmendia 20. postuan, gizonezkoen absolutu mailan, bakarka.

- Koxme Burutaran 9. postuan, gizonezkoen absolutu mailan, bakarka.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!