Haizea Gozategi Espainiako txapeldun izan da Galizian jokatu den aulki mugikorreko txapelketan

Karkara 2023ko ots. 20a, 13:32

Haizea Gozategi podiumean. (Ur Kirolak)

Haizea Gozategi oriotarra, Donostiako Ur Kirolak taldean dabil arraunean eta Espainiako txapeldun izan da emakumezkoen jubenil mailako lemazainik gabeko bikoan. Euskadiko selekzioarekin ere ibili da pasa den asteburuan eta brontzezko domina eskuratu du.

Pasa den larunbatean, Castrelo do Miñon (Galizia) jokatu zen distantzia luzeko aulki mugikorreko Espainiako txapelketan, Haizea Gozategi oriotarrak urrezko domina irabazi zuen. Haizea Gozategi Donostiako Ur Kirolak taldean dabil arraunean eta Espainiako txapeldun izan da emakumezkoen jubenil mailako lemazainik gabeko bikoan, June Baldarekin (Astigarraga) batera. Atzo, berriz, lurraldetako selekzioen Espainiako Txapelketa jokatu zen eta brontzezko domina lortu zuen Euskadiko selekzioarenik jubenil mailako zortzikoan.