AP-8an Orio parean Bilborako noranzkoa itxita dago istripu batengatik

Onintza Lete Arrieta 2023ko ots. 23a, 08:20

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, bost kilometroko auto pilaketak daude une honetan.

Gaur goizean istripua izan da AP-8an, Orio parean, 07:30ean, eta ondorioz, Biboranzko erreiak itxita egon dira; oraintsu ireki dute bat. Istripua auto pilaketak eragiten ari dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak. Bi kilometroko ilarak ziren 08:00en aurretik, eta bost kilometrokoak dira une honetan.

Istripua lau ibilgailuk izan dute, eta hainbat pertsona eraman dituzte zaurituta Donostia Ospitalera.