Lankidetza hitzarmena sinatu dute Orioko Udalak eta Zuhaitz esperientzia eskolak

Onintza Lete Arrieta 2023ko mar. 1a, 08:28
Hitzarmena sinatzeko unea. (Orioko Udala)

Astelehenean sinatu zuten hitzarmena Anuska Esnal alkateak eta esperientzia eskolako presidente Heliodora Sanchezek. Hitzarmenari esker, elkarteak 6.000 euroko laguntza jasoko du bere urteko jarduerak burutzeko.

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Orioko Udalak eta Zuhaitz esperientzia eskolak. Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, astelehenean berretsi zuten hitzarmena Anuska Esnal alkateak eta esperientzia eskolako presidente Heliodora Sanchezek. Hitzarmenari esker, elkarteak 6.000 euroko laguntza jasoko du bere urteko jarduerak burutzeko. 

Mertxe Bengoetxea elkarteko kidea ere bertan izan zen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!