Orion maiatzaren 7an izango den artisau azokan izena emateko deialdia zabaldu dute

Karkara 2023ko mar. 7a, 14:00

Postua jarri nahi duten artisauek, martxoaren 24a baino lehen eman beharko dute izena. Azokaren aniztasuna bermatzeko, zozketa egingo da aurkeztutako eskaeren artean martxoaren 31n, 13:00etan udalbatzarraren aretoan.

Artisau azoka egingo da Orion maiatzaren 7an, igandearekin, eta Udalak ireki du bertan parte hartzeko izen ematea. Beren produktuak azokan salgai jarri nahi dituzten artisauek, eskaera orria bete beharko dute, martxoaren 24a baino lehen. Halaber, hainbat baldintza betetzea beharrezkoa izango da.

Udaletik azaldu dutenez, herriko plazan eta Aritzaga kalean jarriko dira postuak, 10:00etatik 14:30era. Euskal Herri osoko artisauei zabaldu zaie deialdia; baina, iaz bezala aurten ere, herriko sortzaileengan jarri nahi du arreta Udalak, topaketaren interesa kontuan hartuta, beren lanak erakusteko eta zabaltzeko aukera izan dezaten.

Aurten 25 postu baimenduko dira, espezialitate hauetan banatuta:

  • Ogia eta gozogintza: 2 postu
  • Taloak: postu 1
  • Eztia eta gazta: 2 postu
  • Lore-apaindurak eta landareak: 2 postu
  • Bitxigintza: 3 postu
  • Zurgintza: 2 postu
  • Zeramika edo buztina: 2 postu
  • Xaboia eta ukenduak: 2 postu
  • Larrua eta oihalgintza: 2 postu
  • Bestelako eskulangintzak: 2 postu
  • Orio-Aiako eskulangileak: 5 postu.

Azokaren aniztasuna bermatzeko, zozketa egingo da aurkeztutako eskaeren artean martxoaren 31n, 13:00etan udalbatzarraren aretoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!