Kirol taldeek dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Orioko Udalak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 14a, 08:25
Orio Eragin eskubaloi klubeko jokalaria baloia jaurtitzen. (Sergio Cubero)

Laguntza lerroarekin herrian ariketa fisikoa eta kirola ardatz duten irabazi asmorik gabeko jarduerak sustatu nahi ditu Udalak, eta herriko eragileei bideratuta dago. Martxoaren 28ra arte izango da zabalik eskaerak aurkezteko epea.

Herriko kirol-elkarteei zuzenduta, urteko diru-laguntzak eskatzeko epea martxoaren 28ra arte irekita egongo dela jakinarazi du Orioko Udalak. Laguntza lerroarekin herrian ariketa fisikoa eta kirola ardatz duten irabazi asmorik gabeko jarduerak sustatu nahi ditu Udalak, eta herriko eragileei bideratuta dago. Hala, 2023an edo 2o22-2023 denboraldian beren egiturak garatzeko eta egitasmoak finantzatzeko eskatu dezakete laguntza kirol taldeek. Diru-laguntza deialdia eta bete behar diren dokumentuen ereduak Orioko Udalaren atari digitalean daude eskuragarri.

Udalak argitu du eskaerak, zuriketak eta bestelako komunikazioak elektronikoki egingo beharko dira Udalaren webgunetik, erregistro elektronikoa erabiliz. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!