Martin Daly oriotarrak lehen postua lortu du Euskadiko Musikari Gazteen 16. Lehiaketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 21a, 12:03
Martin Daly pianoa jotzen. (Euskadiko Musikari Gazteen 16. Lehiaketa)

Orioko Danbolin Musika Eskolako bi ikasle aurkeztu dira Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketara, Martin Daly eta Ane Blazquez, eta "lan bikaina" egin dutela nabarmendu dute musika eskolako arduradunek.

Orioko Danbolin Musika Eskolako bi ikaslek, Martin Dalyk eta Ane Blazquezek, parte hartu dute asteburuan Euskadiko Musikari Gazteen 16. Lehiaketan, eta "lan bikaina" egin dutela azaldu dute musika eskolako arduradunek. Hain zuzen ere, Dalyk lehen postuan lortu du B kategorian. Bi musikari gazteak Orioko musika eskolako ikasleak izateaz gain, Donostiako Francisco Eskudero Kontserbatorioko ikasleak ere badira, eta bertako ikasle gisa aurkeztu dira lehiaketara.

Danbolin Musika Eskolak "zorionak" eman dizkie bi musikari gazteei egin duten lanagatik.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!