Bihar bukatuko da aurtengo eskola-umeen literatur eta marrazketa lehiaketan lanak aurkezteko epea

Andrea Zipitria 2023ko mar. 23a, 10:51
2022eko eskola-umeen literatur eta marrazki lehiaketako saridunak. (Orioko Udala)

Interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ditzakete beren lanak.

Eskola umeei zuzendutako literatur eta marrazki lehiaketa antolatzen du Orioko Udalak urtero. Bada, bihar bukatuko da lanak aurkezteko epea. Interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ditzakete beren lanak.

Lehen Hezkuntzako 3. maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. maila arteko haur eta gazteek parte hartu dezake. Hiru modalitate zehaztu dituzte: marrazkia, ipuina eta  olerkia. Oinarriak Orioko Udalaren atarian daude ikusgai.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!