Denboraldi-aurreko zerrendak plazaratu dituzte gizonezkoen traineru ligek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 27a, 09:58
Orio Arraunketa Elkarteko taldea iazko Kontxako Bandera estropadan.

Guztira, 44 arraunlari aurkeztu ditu Orio Arraunketa Elkarteak; horietatik 25 harrobiko arraunlariak dira.

Udaberrian sartuta, gero gertuago sentitzen da udako traineru estropada denboraldia, eta klubak buru-belarri murgilduta daude prestaketa lanetan. Hala, gizonezkoen traineru ligetan plazaratu dituzte denboraldiko-aurreko zerrendak. Orio Arraunketa Elkarteak gizonezkoen bi ontzi aurkeztuko ditu, uda partean, traineru estropadetara. Talde nagusiak Eusko Label Liga jokatuko du, eta B ontziak KAE 2 Liga. Guztira, 44 arraunlari aurkeztu ditu elkarteak; horietatik 25 harrobiko arraunlariak dira, zazpi berezkoak, hau da, hiru urte baino gehiago Orioko arraun elkartean arraunean daramatena, eta 12 ez berezkoak, arraun elkarteak oraindik hiru urte bete ez dituztenak.

Aurtengoan arraunlari berriak iritsi dira taldera, baina baja batzuk ere izan dira aurreko urteko taldetik. Hona hemen zerrenda: Mikel Arostegi, Xabier Arregi, Ibon Arruti Aldape, Fernando Rua eta Ugaitz Mendizabal. Jon Arriola ere ez da arituko aurten Orio Arraunketa Elkartean, hitzarmen bidez lagata Ondarroako arraun elkartera joan delako.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!