Udaltzaingoaren bulego berria normaltasunez ari da zerbitzua eskaintzen kokapen berritik

Karkara 2023ko mar. 28a, 11:42

Egun batzuk behar izan dituzte instalazio berrira erabat egokitzeko, baina udaletik adieraziz dutenez normaltasun osoz ari dira eskaintzen zerbitzua kokapen berritik. Bulego berria 7:30etik 21:00etara egongo da zabalik, egunero.

Udaltzaingoaren espazio berria herritarrei ezagutarazteko, ateak irekitzeko eguna egin zuen Udalak pasa den astean. Hurrengo egunetan, udaltzainek bulego zaharretik berrirako aldaketa egin zuten, baina egun batzuk behar izan dituzte instalaziora erabat egokitu eta zerbitzua osotasunean berraktibatzeko. Zentzu honetan, Orioko Udaletik jakinarazi dutenez, dagoeneko normaltasun osoz ari dira zerbitzua Eusko Gudariko kaleko 54. zenbakian dagoen bulegotik eskaintzen. Udaltzaingoen bulego berria 7:30etik 21:00etara egongo da zabalik, egunero.

Azpiegiturei dagokienez, bulego berria "modernoagoa eta irisgarriagoa" da. Herritarrak artatzeko mostradore zabala du sarreran, eta salaketak jartzeko eta indarkeria matxistaren biktimak artatzeko egokitutako espazioak. Galdutako objektuak ikusgai daude halaber, itxitako erakusleiho batean, erraz identifikatzeko moduan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!