Orioko hiru traineruk parte hartuko dute San Pedroko test-estropadan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 28a, 16:13
Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen txalupa aurtengo Oriaren Traineru Jaitsieran. (Juan Luis Romatet)

Apirilaren 1ean Pasaian jokatuko dena neguko azken test-entrenamendu estropada izango da.

Arraun klubetako talde nagusien prestaketa saioak aurrera darrai, eta asteburuan, apirilaren 1ean, hitzordu garrantzitsua izango dute Pasaian. Hain zuzen ere, San Pedroko test-estropada jokatuko da, larunbatean, 16:30ean hasita, eta Orio Arraunketa Elkarteak hiru ontzi aurkeztuko ditu: bi gizonezkoak eta beste  bat emakumeena.

Egun berean Orion, berriz, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako 6. jardunaldia jokatuko da, eta herriko arraun elkarteak harrobiko gazteak aurkeztuko ditu lehiaketara. Eguerdian izango da arraun hitzordua, 12:30ean hasita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!