Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du Orioko Udalak

Andrea Zipitria 2023ko mar. 29a, 10:16

Iaz, 957 oriotarrek egin zuen aitorpena euskaraz; egindako guztien %29,7.

Orioko Udalak eta Uemak kanpaina abiatu dute elkarlanean, oriotarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko. Iaz, 957 oriotarrek egin zuen aitorpena euskaraz; egindako guztien %29,7.

Gaur zabaldu da errenta aitorpena egiteko aukera Gipuzkoan eta datorren ekainaren 30era bitarte egongo da zabalik.

Nola egin daiteke euskaraz?

Internet bidez:

  • Interneteko Zergabidea plataforman egiten baduzu, zerorrek aldatu behar duzu: Datu pertsonalak > Administrazioarekin harremana izateko hizkuntza > Euskara.

Mekanizatua:

  • Aitorpena errenta mekanizatuko bulegoan egiten baduzu, esan hango langileari aurrerantzean euskaraz nahi duzula eta berehala aldatuko dizu.
  • Herritarren gehiengo handi batek autolikidazio-proposamena jasotzen du gaur egun. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez), euskaraz nahi duzula esaten baduzu, hortik aurrera hala etorriko zaizkizu Ogasunarekiko komunikazioak, zuk besterik erabaki arte.
  • Gestorian egiten baduzu, eskatu gestoreari aldatu egin nahi duzula.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!