Ezohiko bilkura izango da gaur Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 29a, 09:52
Otsaileko udalbatzarra. (Karkara)

Gaurko bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, 19:30ean hasita.

GAI ZERRENDA

1. 2022ko 4. hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea.

2. Otsailaren 15eko 88/2023 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak 2/2023 zenbakidun kreditu-aldaketa onartzen du, kreditua txertatzeko modalitatean.

3. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 3/2023 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu transferentziako modalitatean.

4. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 4/2023 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarriaren modalitatean.

5. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Udalaren erabilera publikoko lurretan postuak, barrakak, saltokiak, ikuskizunak, atrakzioak edo josteta jartzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari.

6. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal kanpina erabiltzeko lurzatiak erreserbatu eta deuseztatzeko baldintzak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketari.

7. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udal Musika Eskolan 2023-2024 ikasturtean egiteko ikasketen tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari.

8. Onartzea, egoki bada, Orioko Udalerrian kale garbiketa zerbitzua kontratatzeko baldintza administratibo partikularren eta baldintza teknikoen pleguak. Prozedura irekia, ohiko tramitazioa eta araubide armonizatuari lotuta.

9. Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!