Orioko Bate Bizkorrak taldeak bi partidak irabazi ditu asteburuan

Andrea Zipitria 2023ko mar. 29a, 10:56
OBB asteburu honetan Iruñan jokatu duen jardunaldian. (OBB)

Orioko OBB taldea Iruñean izan zen, eta Irabia Izagaren aurka jokatu zituen bi norgehiagoka; 7-9 eta 2-17 irabazi zuten oriotarrek, hurrenez hurren.

Pasa den asteburuan, Orioko Bate Bizkorrak taldeak Estatu mailako Sofbol ligako bigarren partida jokatu zuen Iruñean, Irabia Izagaren aurka. Bada, bi partidak irabazita itzuli ziren oriotarrak etxera.

Lehenengo norgehiagokan, nahiko parekatu ibili ziren bi taldeak, baina azkenean oriotarrek aurre hartu zuten, eta 7-9ko emaitzarekin bukatu zen partida. Bigarren partidan, berriz, Orioko neskak, bizi-bizi ibili ziren eta alde handiarekin irabazi zuten; hain zuzen, 2-17 emaitzarekin. 

Asteburu honetan, etxean jokatuko dute Viladecans [Katalunia] taldearen aurka, 10:00etan hasiko da partida, Mendibeltz zelaian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!