Poesia, filosofia eta esperientziak hizpide

Gorka Eizagirre 2023ko api. 2a, 09:00

Aritz Pardinak Ibai ahoak saiakera liburua aurkeztu du aste honetan bertan Donostian; Aritz Mutiozabalek, berriz, Zetakak poema bilduma. Lirikaz, aforismoez eta esperientziez hitz egin dute solasaldi literarioan.

Biek dute Aritz izena. Bata, Aritz Pardina, oriotarra da, musikaria eta Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako irakaslea. Bestea, Aritz Mutiozabal, zarauztarra eta kazetaria. Biek ere liburu bana plazaratu dute azken asteotan: Pardinak Ibai ahoak (Balea Zuria, 2023) saiakera liburua; Mutiozabalek Zetakak (Maiatz, 2023) poesia liburua. Sanz Enea kultur etxean elkartu dira kaleratu dituzten liburuez eta beste hainbat gaiez hitz egiteko. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!