Anuska Esnal eta Maddalen Iriartek solasaldia egingo dute asteartean

Erredakzioa 2023ko api. 2a, 12:00
Gipuzkoako EH Bilduk pasa den urtean Arraunetxean egin zuen batzarra. (EH Bildu)

Arraunetxean izango da; bertan, Oriok eta Gipuzkoak dituzten erronkak plazaratu eta horiei aurre egiteko asmoak partekatuko dituzte.

Datorren asteartean, apirilaren 4an, Anuska Esnal, Orioko EH Bilduko alkategaiak, eta Maddalen Iriarte, Gipuzkoako ahaldungaiak, solasaldia eskainiko dute. Arraunetxean izango da, 19:00etan, eta bertan Oriok eta Gipuzkoak dituzten erronkak plazaratu eta horiei aurre egiteko asmoak partekatuko dituzte. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!