Bideoa: Salatxo abesbatza Nagusilanen kontzertu solidarioan

Karkara 2023ko api. 6a, 09:00

Martxoaren 30ean izan zen saioa eta Nagusilanek kontzertuko irudiak biltzen dituen bideoa argitaratu du. Ez dira abesbatzetako kideen ahotsak entzuten, baina egunean bertan Kursaalen izan zen giroa azaltzen du.

Salatxo abesbatzak Nagusilanek antolatutako kontzertu solidarioan parte hartu zuen martxoaren 30ean, Donostiako Kursaalean, Kantakidetza, Kantuz eta Aiztondo abesbatzekin eta Musikeneko ikasleen orkestrarekin batera.

Kontzertua "arrakastatsua" izan zela eta "gogoz eta beren onena emanez" abestu zutela aitortu dute Salatxoko kideek. Herenegun, Nagusilanek kontzertuko irudiak biltzen dituen bideoa argitaratu zuen. Bertan, tamalez, ez dira abesbatzetako kideen ahotsak entzuten, baina egunean bertan Kursaalean izan zen giroa azaltzen du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!