Herriko txarangaren lehen entsegua apirilaren 21ean egingo dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko api. 7a, 09:21

Talaimendi txarangaren artxiboko irudia. (Talaimendi Txaranga)

Udalak azaldu du txarangan ongi etorriak izango direla musikari gazteak zein helduak. Beraz, musikaz gozatu eta txarangako kide izan nahi duten herritarrak entseguetan parte hartzera animatu dituzte.

Azken asteetan herriko txaranga sortzeko urratsak egiten jardun da Orioko Udala, eta zenbait herritarrek bertan parte hartzeko interesa erakutsi dutela ikusita, lehen entsegurako hitzordua zehaztu dute. Apirilaren 21ean, ostiralarekin, egingo dute lehen topaketa 19:30ean, KTA eraikineko lehen solairuan. Herriko musikari gazteak zein helduak txarangan parte hartzera animatu dituzte, eta lehen entseguan hutsetik ez hasteko, zein kantu joko dituzten ere zehaztu dute: Ortzadarra, Gure Kaiola, Kabila eta Polvo y paja.

Udalak herriko musikari eta musikazaleen eskura jarri ditu abesti horien partiturak bere webgunean.