"Ipurtarina zen Migel Antonio Mutiozabal"

Jakes Goikoetxea/Berria 2023ko api. 13a, 08:30

Alejandro Larrode. (Berria)
Euskal Herriko nabigatzaileetako asko ezagunak dira; ontzigintzan aritu ziren diseinatzaileak eta arotzak, aldiz, ez. Mutiozabaldarrak ontzigile garrantzitsuak izan ziren, eta erakusketa bat eskaini diete Aquariumean. Jakes Goikoetxea kazetariak elkarrizketatu du Alejandro Larrode Aquariumeko kontserbatzailea Berria-n.

Mutiozabal ontzigileen familiari buruzko erakusketa antolatu dute Donostiako Aquariumen. Familiaren hiru belaunaldi aritu ziren ontziak eraikitzen Oria ibaiertzean, bai Aginagan (Usurbil, Gipuzkoa), bai Orion (Gipuzkoa). Alejandro Larrode (Donostia, 1974) Aquariumeko kontserbatzailea da erakusketaren arduradunetako bat.

Zergatik egin duzue mutiozabaldarrei buruzko erakusketa bat?

Jesus Mari Perona itsasontzi modeloen egileak planoen bilduma bat entregatu zion Aquariumari 1980ko hamarkadan. Ez zen katalogatu duela hogei bat urte arte.

Bilduma garrantzitsua al zen?

Bakarra hemen: XVIII. mendearen amaieratik XX. mendearen hasiera arteko epea hartzen baitu. Euskal Herrian ez dago garai hartako dokumentaziorik edo ontzien planorik. Ez dago ezer egurrez eraikitako ontziei eta ontzi txikiei buruz (txalupak, traineruak...); hau da, era horretako bakarra da. Horregatik egin dugu erakusketa.

Mutiozabal familiaren hiru belaunaldi aritu ziren ontziak egiten Oriaren ertzetan. Nola hasi ziren ontzigintzan? Baserrian lan egiten zuten.

Uste dut baserri bateko maizterrak zirela. Usurbil inguruan errotuta zeuden. Ziurrenik, inguruko ontziolaren batean ikasiko zuten ofizioa, eta ontziak egiten hasi ziren.

Irakurri elkarrizketa osorik Berria.eus atarian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!