Portugalgo Andebolmania eskubaloi txapelketa irabazi du Orio Eragin klubeko Duran taldeak

Andrea Zipitria 2023ko api. 13a, 13:30

Txapelketa irabazi duen Duran taldea. (Orio Eragin)

Bigarren postua lortu dute Orio Eragin klubeko Sukia eta Sinergia taldeek. Guztira, herriko sei talde ibili dira lehiatzen Portugalen.

Orio Eragin eskubaloi klubeko sei talde izan dira Aste Santu honetan Portugalen jokatu den Andebolmania txapelketan, eta emaitza bikainak lortu dituzte. Izan ere, 14 urte azpiko nesken Duran taldeak irabazi egin du txapelketa, eta bigarren postuan gelditu dira 16 urte azpiko nesken Sukia taldea eta 18 urte azpiko nesken Sinergia taldea.

Baita ere parte hartu dute 14 urte azpiko nesken Boga Boga eta Zudugarai taldeek; eta 16 urte azpiko nesken Seguros Bilbao taldeak.

Kategoria ezberdinetako 150 talde inguruk hartu dute parte txapelketan, 2.000 kirolari elkartu dira, hain zuzen. Talde bakoitzak, sei partida jokatu behar izan ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!