Egitarau oparoa antolatu du datozen asteetarako Etxeluze gaztetxeak

Andrea Zipitria 2023ko api. 16a, 09:00

Kultura, musika eta femenismoari lekua egingo dioten ekimenak izango dira datozen asteetan, gaztetxean.

Orioko Etxeluze gaztetxeak aurreratu duenez, hurrengo asteetan kultura, musika eta femenismoari lekua egingo dioten ekimenak antolatu ditu.

Hona hemen datozen asteetako egitaraua:

  • Apirilak 21ean: Txopet taldearen kontzertua, 22:00etan (sarrerak salgai 5 euroan).
  • Apirilak 29ean:
    Topaketa bolleroak antolatzeko asanblada irekia, 11:00etan.
    Sin tu permiso dokumentalaren emanaldia, 17:00etan.
    Poteo musikatua, 19:00etan.
    Ithaka, Dj Sargori, Dj Soulshouter eta Les Sauvage taldeen kontzertuak, 21:30etik aurrera (sarrerak 5 euroan).
  • Maiatzak 5ean: Bananas taldearen kontzertua (sarrerak 8 euroan).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!