Bukatu dira 'Lehendakari gaia' antzerkirako sarrerak

Andrea Zipitria 2023ko api. 16a, 14:30

Hilaren 21ean, ostiralarekin, izango da Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak taularatuko duten antzezlana, baina ez da sarrerarik geratzen, ez online ez kultur etxean.

Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak Lehendakari gaia antzezlana taularatuko dute hilaren 21ean Orion. Sarrerak ziztu bizian saldu dira, eta dagoeneko ez da bat ere geratzen; ez online ez kultur etxean.

Emanaldia, 19:30ean izango da kultur etxean, eta honetan datza: lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Tik arraro, barregarri eta jazanezina eragiten dio urduritasunak. Egoera bideratzeko, psikiatra bat etortzen da, eta, ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!