Aritz Pardinak ‘Ibai Ahoak’ bere estreinako liburua aurkeztuko du Orion, apirilaren 28an

Andrea Zipitria 2023ko api. 18a, 11:30
Aritz Pardina, liburu bat eskuartean duela. (Aitziber Arzallus)

Pardinak filosofia ikasketak egin ditu, eta bertan bildutako testu-puskekin osatu du liburua. Hain zuzen ere, aforismoekin. Liburuaren aurkezpena, apirilaren 28an egingo du, Salatxo aretoan.

Aritz Pardina oriotarrak bere estreinako liburua kaleratu du Ibai ahoak izenburupean. Pardinak filosofia ikasketak egin zituen, eta garai hartan bildutako testu-puskekin osatu du liburua. Hain zuzen ere, aforismoekin. 

Bada, apirilaren 28an, ostiralarekin, herrian aurkeztu egingo du liburua. Salatxo aretoan izango da ekitaldia, 19:30ean hasita.

Lau ataletako liburua

Lau ataletan egituratu du liburua, eta hizkuntza (Lengoaiaren gazi-gozoak), denbora (Denbora sortzen ikasteko), ezagutza (Ibai ahoak) eta filosofiaren historia (Aforismoak arrazionalismoari) hartu ditu hizpide.

Aforismo gehientsuenak lerro bat-bitan sintetizatu ditu, baina badira hamar lerrotik gorakoak ere. Saiakera gisa aurkeztu du lana, eta generoari buruzko gogoeta bat ere erantsi dio.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!