Orioko udaberriko kultur agenda argitaratu du udalak

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko api. 21a, 09:11

Artisau Azoka. (Aiora Larrañaga)

Orioko Udalak jakinarazi du bereziki maiatzean ekitaldi ugari izango direla herrian. Maiatzaren 6-7ko asteburuan, esaterako, izango dira Orioko Ikastolak antolatuta Munduko Arrozak ekimena, Mutiozabalgo alaren botadura ekitaldia Albaolaren eskutik edo Artisau Azoka.

Orioko Udalak udaberriko kultur programa aurkeztu berri du, eta adierazi dute "jardueraz betetako" eskaintza ondu duela herriko eragileekin elkarlanean; "bereziki maiatzean, ekitaldi ugari izango dira herrian", nabarmendu dute. Programaren eskuorria gaur banatuko da etxez etxe.

EGITARAUA

Gaur, apirilak 21, ostirala. Lehendakari gaia antzezlana. Kultur etxea, 19:30. Txalo Produkzioak-en eskutik. Sarrera: 10 euro.

Apirilak 28, ostirala. Aritz Pardinaren Ibai ahoak liburuaren aurkezpena eta solasaldia. Salatxo aretoa, 19:30.

Apirilak 29, larunbata. Gari & Maldanberaren kontzertua. Herriko Plaza, 19:30.

Maiatzak 5, ostirala. Talo-jana eta bingo musikatua. Herriko Plaza. Antolatzailea: Orioko Herri Ikastola.

Maiatzak 5, ostirala. Elbira dokumentalaren proiekzioa. Herriko Plaza, 20:00. Antolatzailea: Orioko Herri Ikastola.

Maiatzak 6, larunbata. Munduko arrozak. Herriko Plaza. Antolatzailea: Orioko Herri Ikastola.

Maiatzak 6, larunbata. Mutiozabalgo alaren botadura-ekitaldia. Mutiozabal plaza, 17:00. Antolatzailea: Albaola Itsas Kultur Faktoria.

Maiatzak 7, igandea. Artisau Azoka. Herriko Plaza, 10:00-14:00.

Maiatzak 7, igandea. Mendi-irteera. Ikastolatik, 10:30. Antolatzailea: Orioko Herri Ikastola.

Maiatzak 8, astelehena. Miriam Mendoza ipuin-kontalaria. Kultur etxea, 18:00.

Maiatzak 8, astelehena. Amets Arzallusen Miñan eleberriaren aurkezpena eta solasaldia. Gaztetxea, 19:00. Antolatzailea: Orioko Herri Ikastola.

Maiatzak 12, ostirala. Literatur eta marrazki-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia. Herriko Plaza, 18:00.

Maiatzak 13, larunbata. DanbolinFest. Herriko Plaza, 12:00.

Maiatzak 14, igandea. Getariako Musika Bandaren kontzertua. Herriko Plaza, 12:00.

Maiatzak 18, osteguna. Zinegoak film laburren emanaldia. Kultur etxea, 19:00. Antolatzailea: Ahalduntze Eskola.

Maiatzak 20, larunbata. Villa de Naviako abesbatzaren kontzertua (ahots baxuak). Eliza, 19:00. Antolatzailea: Salatxo abesbatza.

Maiatzak 20, larunbata. Kros Txikia. Zaragueta Herri Eskola, 12:00.

Maiatzak 20, larunbata. Talaimendi Trail mendi-lasterketa. Herriko Plaza, 17:30. Antolatzailea: Talai Mendi elkartea.

Maiatzak 22-28. Kukuarri Astea. Antolatzailea: Talai Mendi elkartea.

Maiatzak 26-28. Garagardo-azoka. Herriko Plaza. Antolatzailea: Orio Arraun Elkartea.

Ekainak 2, ostirala. Euskal Rockaren Sorrera filmaren proiekzioa eta LEOK’K taldearen kontzertua. Kultur etxea, 19:00.

Ekainak 12, astelehena. Puntu eta kakorratza kalean. Herriko Plaza, goiz eta arratsalde. Antolatzailea: Ostargi elkartea.

Ekainak 23, igandea. San Joan Berde gaueko dantza-emanaldia. Herriko Plaza, 22:00. Antolatzailea: Harribil dantza-taldea.

Ekainak 23-24. Anibarko Portuko festak.

Ekainak 28-Uztailak 1. San Pedro jaiak.