Asteburuko bi partidak irabazi ditu OBBk

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko api. 25a, 10:14
OBB eta CB Barcelonaren arteko partida Mendibeltzen.(OBB)

Datorren asteburuan, oriotarrek Zaragozako Miralbueno izango dute aurkari, Mendibeltzen.

Aurreikusita bezala, estua izan zen OBBk eta CB Bacelona taldeen arteko lehia asteburuan. Lehen partidan, oriotarrak aurrerapausoak ematen hasi ziren Maialen Pisonek eta Esti Alvarezek bateatzen egindako lan onari esker, baina norgehiagokak aurrera egin arte ezin izan zuten garaipena lortu. 1-4 emaitzarekin irabazi zuen OBBk partida, eta taldeko arduradunek taldeak defentsan egindako lan ona azpimarratu du.

Jardunaldiko bigarren partida guztiz desberdina izan zela azaldu dute OBBko kideek, ordea. Hasieran, markagailuaren buruan jarri baziren oriotarrak, hirugarren sarreraren ostean, Bartzelonako taldeak 4-3 emaitzarekin aurre hartu zieten. Oriotarrek partidari buelta ematea lortu zuten, baina estua izan zen partida osoa. Azkenean, OBBk lortu zuen garaipena 8-9 emaitzarekin. Bigarren saio horretan,  Carla Novellak egindako lana azpimarratu du taldeak, baita jardunaldi osoan Igone Etxeberriak egindakoa ere.

Datorren asteburuan, oriotarrek Zaragozako Miralbueno izango dute aurkari, Mendibeltzen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!