'E, petrel!' liburuaren irakurraldia egingo dute arratsaldean Zarauzko Garoa liburu dendan

Erredakzioa 2023ko api. 27a, 14:48
Ibon Gaztañazpi eta Julio Villar 'E, Petrel liburua eskuetan'. (Argazkia: Beñat Parra/Irutxuloko Hitza)

Liburuaren egile Julio Villarrek eta lana euskaratu duen Ibon Gaztañazpi oriotarrak hartuko dute parte 19:00etan hasiko den saioan.

Julio Villarrek eta Ibon Gaztañazpi oriotarrak E, petrel! liburuaren irakurraldia egingo dute gaur 19:00etatik aurrera Garoa liburu dendan. Hain justu, liburuaren egilea eta itzultzailea dira biak; izan ere, 1974an idatzi zuen Villarrek eta iazko azaroan berriro argitaratu zuten Gaztañazpik euskaratuta.

Villarrek berak 1968ko apiriletik 1972ko uztailera egin zuen bidaia jaso zuen liburuan: eragin zizkion sentipenak, bizipenak eta bestelakoak. Bartzelonako portutik abiatu zen Villar, Mistral izeneko belaontzi txiki batean eta Ozeano Atlantikoa, Ozeano Barea eta Indikoa zeharkatu zituen, bidean geldialdiak eginez, besteak beste, Kariben, Galapagoetan, Zeelanda Berrian, Ginea Berrian, Australiako iparraldean, Timorko itsasoan, Indiako ozeanoan, Txagos uhartedian, Madagaskarren, Mozambiken, Hegoafrikan eta Brasilen. Guztira, 38.000 itsas milia baino gehiagoko bidea egin zuen, eta Lekeition (Bizkaia) bukatu zuen abentura.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!