Kukullagak irabazi du Karelan jokatutako Euskadiko Kadete mailako lauko finala

Jabi Gonzalez Toston 2023ko api. 30a, 17:40

Kadete mailako Sukia Orio taldeko jokalari bat Eibarren aurka jokatutako partidan. (Sergio Cubero)

Etxebarriko taldea nagusitasunez gailendu da partida guztietan eta Euskadiko Txapeldun izendatu dute. Etxeko taldea bigarrena izan da.

Amaitu da ostiral arratsaldetik gaurko eguerdia arte Karela kiroldegiak hartu duen eskubaloi festa. Euskadiko Kadete mailako lauko finala jokatu dute eta etxeko taldeak gertu izan duen arren, ezin izan du irabazi. Etxebarriko Kukullaga nagusitu da eta asteburu osoan jaun eta jabe izan da, gainera. Partida guztiak aise irabazi ditu talde bizkaitarrak.

Gaurkoa zen Euskadiko Txapelduna izendatzeko partida erabakigarria; izan ere, bina garaipenekin iritsi dira Orio naiz Kukullaga ostiraleko eta larunbateko partidak irabazita, baina Etxebarrikoek ez diete aukerarik eman etxekoei eta bederatzi golen aldearekin irabazi dute. Lauko finalean parte hartu duten beste bi taldeei erreparatuta, Loiuko Urdanetak amaitu du hirugarren eta Zumaiako Pulpok laugarren.

Hauek dira lauko finala utzi dituen emaitza guztiak:

  • Kukullaga - Pulpo 30-16
  • Sukia Orio - Urdaneta 27-20
  • Kukullaga - Urdaneta 31-27
  • Pulpo - Sukia Orio 17-27
  • Urdaneta - Pulpo 30-25
  • Sukia Orio - Kukullaga 15-26