Ikasleek Mutiozabalen eraikitako alaren botadura-ekitaldia egingo da, larunbatean

Andrea Zipitria 2023ko mai. 1a, 13:00
Ikasleak Mutiozabal ontziolan. (Onintza Lete)

Zaragueta Herri Eskolako, Orio Herri Ikastolako eta Aginaga Herri Eskolako ikasleek Mutiozabal ontziolan eraikitako ala prest dago, eta haren botadura–ekitaldia egingo da. Horren aitzakiarekin, egun osorako egitaraua prestatu dute.

Zaragueta Herri Eskolako, Orio Herri Ikastolako eta Aginaga Herri Eskolako ikasleek Mutiozabal ontziolan eraikitako ala prest dago, eta haren botadura–ekitaldia egingo da maiatzaren 6an, larunbatarekin. 

Ekitaldia 17:00etan hasiko da, Mutiozabal plazan, eta Iruñeko Donibane Heziketa Zikloko arotzek egindako alarekin batera, uretaratzea da asmoa. Ondoren, bi alen arteko estropada jokatuko da.

Ekitaldia aitzaki hartuta, ontziolan lanean aritu zen azken langile Ramon Carrera Txanka omenduko dute Albaolak eta Orioko Udalak, eta Mutiozabal plazan karpa txiki bat jarriko da, mokadua eskainiko zaie bertaratuei. Ekitaldiaren ostean, herriko trikitilariek joko dute.

Hauxe da programa:

Aurkezpena: 17:00etan
Alaren uretaratzea: 17:15-17:30
Estropadak: 17:30ean
Mokadua: 18:15ean

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!