Bidelaguntza psikologikoa eskainiko du Emakumeen Ahalduntze Eskolak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 2a, 09:25

Emakumea naturan. (ArthurHidden Freepik webgunerako)

Orioko Emakumeen Ahalduntze Eskolak hiruhileko honetarako martxan jarri duen berrikuntzetako bat da zerbitzua eta eguneroko bizitzan eragina izan dezaketen egoera edo arazoen inguruko aholkularitza eta orientazioa eskainiko die Leire B. Murgialdai psikologoak emakumeei.

Orioko Emakumeen Ahalduntze Eskolak egitarau oparoa antolatu du hiruhileko honetarako. Hala, ikastaro, tailer eta emanaldiez gain, bidelaguntza psikologiko zerbitzua ere jarri du martxan. Eguneroko bizitzan eragina izan dezaketen egoera edo arazoen inguruko aholkularitza eta orientazioa eskainiko die Leire B. Murgialdai psikologoak emakumeei. Hilean bi egunetan izango da ahalduntze eskolan, astelehenarekin: maiatzaren 8an eta 22an eta ekainaren 5ean eta 19an. Hala, psikologoaren aholkularitza jaso nahi duten emakumeek ahalduntze eskolan hartu beharko dute hitzordua, ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzita edo 623-17 85 53 telefonora deituta.