Asteburuko bi partidak irabazi ditu OBBk

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 3a, 09:10

OBBko jokalaria pelota jaurtitzen. (OBB)

Datorren asteburuan OBBk atseden hartuko du, eta hurrengo hitzordua maiatzaren 13an izango dute. Galiziara bidaiatuko dute Cambreren taldearen aurka jardunaldia jokatzera.

Pasa den asteburuan Espainiako Ohorezko Sofbol mailako Liga Nazionalaren seigarren jardunaldia izan zen, eta OBBk etxean jokatu zuten Miralbueno taldearen aurka. Taldeak denboraldi hasieratik daraman joerari eutsiz, bi partidak irabazi zituzten oriotarrek eta gustura dira egiten ari diren denboraldiarekin.

Lehenengo partidan, esaterako, 7-0 emaitzarekin irabazi zuten, norgehiagoka 5. sarreran amaituz. Eta bigarren saioan ere lan bikaina egin zuten neskek, 8-1eko emaitzarekin partida irabaziz.

Taldeko kideek nabarmendu dute partida ireki zuten pitxerrek eta Sara Loidi eta Aroa Faro gazteek egindako lana.

Datorren asteburuan OBBk atseden hartuko du, eta hurrengo hitzordua maiatzaren 13an izango dute. Galiziara bidaiatuko dute Cambreren taldearen aurka jardunaldia jokatzera.