Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak maiatzaren 10ean izango dira, Orion

Andrea Zipitria 2023ko mai. 7a, 09:00

Arraunetxe inguruan izango da Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiten duen Unitate Mugikorra. Aurrez izena hartzea beharrezkoa izango da.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT/ITV) egiten duen Unitate Mugikorra maiatzaren 10ean, asteazkenarekin, izango da Orion, goizeko 09:00etatik aurrera. Azterketa Arraunetxe inguruan egingo da, eta aldez aurretik izena hartu beharko da online edo telefonoz (943 62 63 00).

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!