Jubenil mailako Espainiako B sektorea jokatuko du Eraginek Orion herrian bertan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 5a, 11:53
Sinergia Orio Eskubaloia taldea. (Sergio Cubero)

Orion jokatuko da lauko txapelketa gaurtik igandera bitartean, eta irabazleak maiatzaren 17tik 21era Kluben Arteko Espainiako Txapelketa jokatzeko txartela lortuko du.

Orio Eragin eskubaloi klubak hitzordu garrantzitsua izango du asteburuan, herrian betan. Izan ere, gaurtik igandera bitartean emakumezkoen jubenil mailako Espainiako Txapelketako B sektorea jokatuko da Karela kiroldegian. Lau taldek neurtuko dituzte indarrak: Sinergia Orio Eskubaloiak, Calfirma Cardaballalek, CD Iplaceak eta Anaitasunak.

Hiru egunetan zehar elkarren aurka jokatuko dituzte partidak taldeek, eta irabazleak maiatzaren 17rik 21era jokatuko den Kluben Arteko Espainiako Txapelketako finala jokatzeko txartela lortuko du. Azken horretan zortzi taldek parte hartuko dute. Hain zuzen ere, asteburu honetan jokatuko dira final horretarako txartelak lortzeko gainontzeko zazpi sektoreak ere. Guztira, 32 taldek parte hartuko dute finalerako zortzi txartelak lortzeko lehian, tartean Orio Eragin klubeko jubenil mailako taldeak.

ASTEBURUKO PARTIDAK

Gaur, maiatzaren 5a
- 17:30. Calfirma Cardaballal - CD Iplacea
- 19:30. Sinergia Orio Eskubaloia - Anaitasuna

Bihar, maiatzaren 6a
- 16:30. Calfirma Cardaballal - Anaitasuna
- 18:30. CD Iplacea - Sinergia Orio Eskubaloia

Etzi, maiatzaren 7a
- 10:30. Anaitasuna - CD Iplacea
- 12:30. Sinergia Orio Eskubaloia - Calfirma Cardaballal

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!