Istripua izan da gaur goizean N-634 errepidean, Orio parean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 6a, 14:18
Istripua gertatu da Orion, 11:00ak aldean.

Autoaren gidariak ez du minik hartu, baina motozalea ospitalera eraman dute zaurituta.

Gaur goizean, 11:00 inguruan, auto istripua gertatu da N-634 errepidean, Orio parean. Motorzale batek eta ibilgailu batek elkar jo dute 11. kilometroan, Bilboko noranzkoan. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, autoaren gidariak ez du minik hartu, baina motorraren gidaria ospitalera eraman dute zaurituta. Istripuaren ondoren, errepidea ordu eta erdiz itxita egon da, eta auto ilarak sortu dira, baina 12:30ak ingururako bere onera bueltatu da zirkulazioa.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!