Merkatarien Ginkanan parte hartzeko azken egunak dira

Andrea Zipitria 2023ko mai. 10a, 15:00

Ostiralera arte izango da parte hartzeko aukera. Herriko dendetan eta tabernetan kontsumitzen duten herritarrak sarituko ditu ekimenak; sei zigilu lortzen dituztenek 200 euroko bost bonuren zozketan sartuko dira eta Balearen Eguneko bandera jasoko dute.

Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak Balearen Eguneko ginkana jarri du martxan. Bada, azken aukera izango da bertan parte hartzeko; ostiralean bertan egingo baita zozketa, 20:30ean.

Arkupeko establezimenduetan gastatzeko 200 euroko bost bonuren zozketan sartuko dira establezimendu ezberdinetako sei zigilu betetzen dituzten herritarrak. Gainera, sei zigiluak lortuta, Balearen Eguneko bandera batengatik trukatu dezakete. 18:30etik 20:30era banatuko dira banderak, kultur etxean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!