Sinergia Orio taldeak ez du lortu Espainiako Txapelketako zortziko finala jokatzeko txartela

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 10a, 13:04
Orio Eragin klubeko jubenilen taldea, asteburuko txapelketaren ondoren. (Orio Eragin)

Anaitasuna talde sailkatu da zortziko finalera, B sektoreko partida guztiak irabazita.

Orio Eragin eskubaloi klubeko jubenil mailako taldeak Espainiako Txapelketako B sektorea jokatu zuen pasa den asteburuan herrian bertan. Hasiera gogorra izan zuen taldeak ostiralean Anaitasunaren aurkako partida galduta, baina jokalariek ez zuten amore eman eta bukaera arte borroka egin zuten, azken urtetan denboraldiz denboraldi egin duten moduan.

Azken egunean, igandean, hirugarren postua lortzeko partida jokatu zuten Calfirma Carballalel aurka eta oriotarrak nagusitu ziren 37-29 emaitzarekin. Kluben arteko Espainiako Txapelketako zortziko finala jokatzeko txartela, berriz, Anaitasuna taldeak lortu zuen, B sektoreko partida guztiak irabazita.

Taldeak Garikoitz Garagarza izan du entrenatzaile azken urtetan, eta sare sozialen bidez taldearen balioa nabarmendu nahi izan du: "Txikientzako eredu, bikaintasunean apal eta porrotean lagun. Luxu bat izan da bide luzea talde honekin konpartitzea".

Orio Eragin klubak, bestalde, eskerra eman dizkie zaleei azken bi asteburuetan zehar emandako babesagatik. "Bi aste hauetan Karelan bizi izan duguna ez dugu erraz ahaztuko Eragin osatzen dugun guztiok. Nork esango zigun orain dela 4-5 urte! Lortutakoa baloratu dezagun behar den bezala! Eskerrik asko animatzera hurbildu eta hau aurrera ateratzen lagundu diguzuen guztioi!".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!