Ziztu bizian igaro dira Itzulia Women probako txirrindulariak Oriotik

Andrea Zipitria 2023ko mai. 14a, 19:45

Emakumezkoen txirrindulari itzuliak Orio zeharkatu du arratsaldean. 18:30ak pasatxo iritsi dira, eta abiada bizian igaro dira txirrindulariak.

Abiada bizian pasa dira Oriotik Itzulia Women txapelketako txirrindulariak. Igande arratsalde honetan igaro dira, 18:30ak pasatxoan. Igeldotik iritsi dira txirrindulariak Oriora, eta Txanka-hondartzako bidetik barrena, Ortzaikako errotondaraino egin dute bidea eta handik Usurbil aldera hartu dute.

Donostian hasi da gaur jokatu den hirugarren eta azken etapa, eta Gipuzkoako hiriburuan amaitu da baita ere. Hain zuzen ere, Donostiako Klasikoaren ibilbidea egin dute txirrindulariek, Lezotik Jaizkibelera igo eta Murgileko hormatik Mendizorrotzeraino igo dira, ondoren iritsi dira Oriora.

Hirugarren eta azken etapa izanik, gaur argitu da zeinek irabazi duen Euskal Herriko Itzulia; Marlen Reusser izan da irabazlea, hain justu ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!