Zabaldu da udako kirol-jardueretan izena emateko epea

Andrea Zipitria 2023ko mai. 15a, 09:45
Orioko kirol instalazioak. (Orioko Udala)

Zazpi ikastaro izango dira uztaila eta abuztuan Orion. Kiroldegiko kudeaketa daraman BPXport, Orio Bate Bizkorrak, Orioko Futbol Elkartea, Orio Arraun Elkartea eta Orio Itsastresna Surf Klubak eskainiko dituzte ikastaroak, Orioko Udalaren aterkipean. Guztietan izena emateko aukera, hilaren 31era arte luzatuko da.

Ikasturtean zehar gaztetxoek egindako kirol-jarduerari jarraipena emateko asmoz, Orioko Udalak bost eragileekin elkarlanean, udako denboraldirako kirol eskaintza zabala prestatu dute. Hain zuzen ere, uztailetik abuztura jarduerak antolatuko dituzten eragileak dira kiroldegiko kudeaketa daraman BPXport, Orio Bate Bizkorrak, Orioko Futbol Elkartea, Orio Arraun Elkartea eta Orio Itsastresna Surf Kluba. 

Zazpi ikastaro izango dira orotara. Taula honetan ikusi daiteke eskaintza, baita egutegia, ordutegia, adina eta prezioa ere.

Izen-ematea zabalik
Gaur bertan ireki da ikastaro horietan guztietan izena emateko aukera. Interesa duten herritarrek, hilaren 31era arte izango dute horretarako aukera formulario honen bidez. Datuak beteta, modalitate bakoitza kudeatzen duen entitateari bidali behar zaio formularioa. Kiroldegiko ekintzen kasuan, kiroldegiko harreran bertan utzi daiteke. Eta, plaza konfirmatzeko, ezinbestekoa izango da dagokion diru-sarrera egin eta ziurtagiria aurkeztea.

Elkarteekin harremanetan jartzeko bideak:

  • BPXport. 943894428 – orio@bpxport.es
  • Orio Bate Bizkorrak. 667 227 820 – bizkorrak@gmail.com
  • Orioko Futbol Elkartea. 600 743 189 – oriokoft@getaia.com
  • Orio Arraun Elkartea. 658388822 – orioae@orio-ae.com
  • Orio Itsas Tresna Surf Kluba. 688873510 – oriosurftaldea@yahoo.es

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!