Laugarren postua lortu du Badok13 beteranoen ontziak traineruen ligaiko lehen estropadan

Andrea Zipitria 2023ko mai. 15a, 15:30

Orioko beteranoen bigarren ontzia ere bertan izan zen; hamabosgarren postuan amaitu zuten estropada. Guztira hemeretzi ontziek hartu zuten parte estropadan.

Arraunlari beteranoen La Salve ligari hasiera eman zaio asteburu honetan. Larunbatean, Bilbon jokatu zen lehen estropada eta Badok13 A ontziak laugarren postua eskuratu zuen, 12:28:58 denborarekin. Orioko beteranoen bigarren ontzia ere bertan izan zen. Azken hauek, hamabosgarren amaitu zuten estropada. 

Guztira hemeretzi ontziek hartu zuten parte estropadan, eta Pontejosek eskuratu zuen garaipena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!